Hara nora joan diren zazpi bat oilasko,
azeriari iheska horko basoraino.
Hara zer gerta zaion zazpigarrenari,
baso erdi-erdiko zuloan erori.
Hara zer gerta zaion seigarrenari,
sasi arteko arantzetan hartu duela min.
Hara zer gerta zaion bosgarrengoari,
txoria izan nahi, baina hegan ez du ikasi.
Hara zer gerta zaion laugarrengoari,
beldur handia dio ehiztariari.
Hara zer gerta zaion hirugarrengoari,
zizarea jan nahi du, baina aurkitu ezin.
Hara zer gerta zaion bigarrengoari,
putzura erori eta ez daki igeri.
Hara zer gerta zaion lehenengoari
gau on, azeri jauna, eta etxera itzuli señor.
|